Centro Botín

Santanderreko badiatik, Centro Botínen helburua garapen soziala eta aberastasuna sortzea da, arteek sormen gaitasuna pizteko duten potentziala baliatuz
Merkaturatze fasetik lagundu genion zentroari, eta bisitari kulturalaren esperientziaren kudeaketa integraleko eredu finkatua ezarri genuen.
Zerbitzu kulturalak
Centro Botín

Santanderreko badiatik, Centro Botín mundura dago begira, eta artearentzat zein kulturarentzat erreferentzia gisa sendotu da. Garapen soziala eta aberastasuna sortzea ditu helburu, arteek sormen gaitasuna pizteko duten potentziala baliatuz.

ERRONKA

Publikoak kudeatzeko talde bat sortzea, publikoa esperientzia artistiko anitzetara hurbiltzeko eta ikaskuntza, gozamena eta esperimentazioa sustatzeko.

HELBURUAK

Bi helburu zehaztu ditugu Magmaculturatik:

  • Centro Botínen misioan laguntzea, MagmaCulturaren esperientzia eta espezializazioa ekarriz kultura proiektuetan, merkaturatze fasetik hasita.
  • Bisitariari esperientzia eskaintzeko kudeaketa eredu sendo bat barneratzea, haren hezkuntza programari eta programa sozial, artistiko eta kulturalari laguntzeko.

ZEREGINA

Centro Botíneko arduradunei haien helburuak lortzen lagundu diegu. Horretarako, elkarrekin egin dugu lan:

  • Bisitarien fluxua eta publikoak kudeatzeko eredua aztertzea eta zehaztea.
  • Anfitrioien eta kultura bitartekarien talde bat prestatzea eta sendotzea Centro Botínen misioekin eta balioekin lerrokatuta.
  • Kultura berbera, freskotasun, gertutasun, apaltasun, zerbitzurako bokazio eta aniztasun balioak partekatzen dituen talde bat sendotzean. Bisitaria arte garaikidera hurbiltzea sustatzen duten tresnak dituena bisitari anitzekin konektatzea ahalbidetzeko.
  • Publikoa erakartzeko eta bisitariak fidelizatzeko ekintzak martxan jartzea.

EMAITZAK

Ireki zenetik bost urte igaro ondoren, Centro Botínen emaitzek agerian uzten dute izandako arrakasta:

  • 800.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dituzte instalazioak.
  • 115.000 parte-hartzaile baino gehiago egindako 1.300 jardueratan.
  • Kantabrian errotutako ekipamendua, bokazio orokorrekoa.

PROIEKTUAREN GAKOAK

  • Know-how-a museoentzako, fundazioentzako eta erakundeentzako kultura proiektu eta produktuak sortzen.
  • Kultura proiektuen merkaturatze, garapen eta sendotze faseetan laguntzea.
  • Kultura ekipamenduen bisitarien kudeaketarako soluzio integralak.
  • Bisitarien harreran eta kultura kudeaketan esperientzia sendoa duen taldea.
  • Marketin zuzena eta publikoa erakartzea.