Magmaculturak kalitate handiko arte-produkzioen aukeraketa jartzen du kultura-ekipamenduen eskura. Gai eta ikuspegi anitzeko erakusketen katalogoa eskaintzen dugu, museografia moderno eta kalitatezkoarekin. Hau da martxan jarri ditugun kultura-proiektu giltza eskuan motako adibiderik esanguratsuenetako bat.
Kultura-erakundeek eta -zentroek aldakorra den arte- eta kultura-proiektuen eskaintza dute. Magmaculturan detektatu dugu, zenbait kasutan, baliagarria izan daitekeela sektoreko profesionalek komisariatutako eta kalitateagatik nahiz interesagatik nabarmentzen diren aukerak eskura izatea.
Helburu horiek kontuan hartuta, interes dinamikoak dituzten zentroentzat erabilgarri eta arin izango zen katalogo bat landu genuen.
Erakusketak bost kategoriatan sailkatzea erabaki genuen:
“Artista”: artista garaikideei balioa emateko.
“Argazkigintza”: banakako eta taldeko erakusketak.
“Gai jakinak”: gertakari historiko, artistiko edo sozialetan oinarritutako erakusketak.
“Pentsamendua”: arte-teoriarekin lotutako proposamenak.
“Literatura”: gertakari literarioak erakusketa-formatura eramateko proiektuak.