Bartzelonako Prebentzio-parkea – Suhiltzaileen Museoa prebentziora eta segurtasunera bideratutako dibulgazio-espazioa da. Gainera, 180 urteko historia duen hiriko suhiltzaileen funtzio sozialaren aitorpena da. MagmaCulturak Parke – Museoaren proiektu museologiko eta proiektu museografiko exekutiboa diseinatu du hurrengo helburu hauekin.
Bartzelonako Suhiltzaileak beti izan dira hiriko partaide aktiboak. Poble Sec auzoko geltoki zaharra Bartzelonako bizilagunekin konektatzen jarraitzeko espazio gisa erabiltzeko ekimenak egungo eta hurbileko ikuspegi museologiko eta museografiko bat behar zuen, suhiltzaileen ibilbidea eta haien laguntza- nahiz sorospen-lan goraipagarria hizkera garaikide batekin modu atseginean helarazi ahal izateko.
Gainera, sustatzaileen erronka izan zen segurtasun eta prebentzio arloan ezagutza sortzeko, ikertzeko eta zabaltzeko erreferente bihurtzea nazio-mailan zein nazioartean.
Magmaculturan honako helburu hauek ditugu:
Prozesuari proiektu museologikoaren diseinuarekin ekingo diogu. Ezarritakoan, bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketaren diseinu museografikoarekin jarraituko dugu. Guzti horretarako, besteak beste, hurrengo zeregin espezifikoak egingo ditugu.
2016an ireki zenetik, Bartzelonako Prebentzio-parkea – Suhiltzaileen Museoa segurtasunaren eta prebentzioaren esparruan erreferentziazko espazioa izan da, eta erakusketen programazio propioa garatu du, iraunkorra zein aldi baterakoa.
Urte hauetan zehar, gizarteari Sute eta Salbamendu Prebentzio eta Itzaltze Zerbitzuen funtzioa hurbiltzea lortu da, eta Bartzelonako Suhiltzaileen zeregin garrantzitsua nabarmendu da hirian egunerokoan zein gertakari historikoetan inpaktu handia duten uneetan, hala nola Aste Tragikoan, Gerra Zibilean edo Liceuko suteetan.


