Bezeroarekin batera prozesu osoan zehar
Ikuspuntu estrategikoa eta erantzukizuna
Urte askotako esperientziak proiektu integralak garatzea ahalbideratzen digu. Talentu profesionala eta beharrezkoak diren gaitasun teknologikoak ditugu ikuspegi estrategikoa emateko, kudeaketa gure gain hartzeko eta emaitza optimoak bermatzeko, proiektu bakoitzean kulturaren eta hezkuntzaren balioak sustatuz.
Proiektua kontzeptualizatzen dugu
Negozio-plana egiten dugu
Lan-arlo guztiak diseinatzen ditugu
Talde kudeatzailea definitzen dugu eta martxan jartzen dugu
Komunikazio tresnak sortzen ditugu eta ekipamendua jartzen dugu
Eduki iraunkorrak eta zabaltzeko jarduerak egiten ditugu
Zerbitzu osagarriak kudeatzen ditugu: denda, segurtasuna, garbiketa...
Informazio gehiago nahi duzu?
Kontsultatu gure espezialistarekin
30 urteko ibilbideak proiektuak modu integralean garatzeko beharrezko esperientzia eta sendotasuna eman digute. Balio-kateko fase guztietan parte-hartzen dugu, kontzeptutik azken ustiapeneraino. Gure taldeak etengabeko ikaskuntza zuen eskura jartzen du, helburu globalak ahalik eta eraginkortasun onenarekin lortzeko.

María José Saenz
Lurralde-zuzendaria