Kulturarekin konprometitutako profesionalen taldea
Egin bat gure taldearekin
Magmacultura museoetarako eta ekipamendu kulturaletarako zerbitzuak eta proiektuak garatzen ditugu bereizten gaituen zigilu propioarekin: publikoen kudeaketan eta dinamizazioan dugun zaintza berezia, bitartekaritza, hezkuntza, bisitarien esperientziaren ebaluazioa eta komunikazio zuzena.
Osatzen dugun pertsonen profesionaltasunari, talentuari eta konpromisoari esker, bikaintasun, kalitate eta efizientzia irizpideak etxearen marka bihurtu dira.

Postu aktiboak
Profil hauek behar ditugu.
Zein da zure profila?
Publikoen arreta

Pertsonekin hartu-emanean aritzea gustuko baduzu, postu hau zuretzako da: bisitariei informazioa eman eta gidatuko diezu. Harrera egin beharko diezu (taldean datozenei zein bakarrik datozen bisitariei), sarreren salmenta kudeatu beharko duzu eta aretoetan informazioa eta arreta eman beharko diezu.
Informatzailea eta turismo-gidaria

Munduko kulturak gustuko badituzu eta, gainera, dibulgatzaile ona bazara, gida turistikoaren postuan zure potentzial guztia zabaldu ahal izango duzu: taldeei lagunduko diezu eta, bisita gidatuen bidez, museoak edo ekipamendu kulturalak eskain diezaiekeen guztia erakutsiko diezu
Bitartekaria, hezitzailea, gidaria eta tailerren kudeatzailea

Oraingo eta etorkizuneko herritarrak hezteko bokazioa baduzu, postu hau zuretzako da: beste sail batzuekin koordinatuta, publiko ezberdinentzako jarduera pedagogikoak diseinatu eta emango dituzu ondarea eta kultura interpretatzen laguntzeko, bisita gidatuekin mundu berriak ezagutaraziko dizkiezu, eta jarduera hezigarriak bideratuko dituzu.
Taldeen eta proiektuen kudeaketa

Lider bokazioa baduzu, zuretzako moduko postua da: esleitutako saileko taldearen edo proiektuaren arduraduna izango zara, eta taldeen eta bezeroen jarraipena egingo duzu, bilerak antolatu edota txostenak egin.