Erdi Aroko ondare arkitektonikoa Kataluniako ondarearen altxorretako bat da. Mugako Gazteluen Ibilbideak Katalunia Berriko gazteluak eta gotorlekuak eta inguratzen dituzten paisaiak ikuspegi didaktiko eta esperientzialarekin ezagutzeko hainbat ibilbide eskaintzen ditu.
Kataluniako Turismoko Plan Estrategikoaren (2013-2016) helburua zen turismoaren kudeaketa integrala hobetzea eta haren garapena lurraldeen potentzialtasunekin eta plangintzarekin lerrokatzea, haien arteko lehiakortasun jasangarria sustatuz.
Magmaculturak diseinatutako Mugako Gazteluen Ibilbidea plan aitzindari honen barruan kokatzen da. Horregatik, proiektuak kontuan hartu behar zituen esleitutako garapen eremuaren ezaugarriak eta berezitasunak, hots, Kataluniako barnealdearen gaitasunak eta baliabideak, ondare historiko eta arkitektonikoa birbaloratzeko eta lurraldearen errentagarritasun ekonomiko eta soziala bultzatzeko turismo kulturala garatzearen bidez.
Magmacultura turismo kulturalean espezializatutako enpresa da eta ibilbidearen diseinuaz arduratzen da, hurrengo helburuak oinarri hartuz:
Gure proiektua dokumentazio eta ikerketa lanarekin hasi zen, ibilbidearen parte izan behar zuten ondare-ondasunen ezagutzan sakontzeko, ikuspegi historikotik zein arkitektonikotik, ondarea lurraldearekin lotzea ahalbidetuko zuten ainguraketa-puntuak zehazteko.
Informazio guzti honekin, lanari ekin genion:
Ibilbideko ondare-ondasunen berezitasuna eta Kataluniaren bilakaera historikorako duten garrantzia turismo kulturalerako aukera osagarria eta aberasgarria da.
Gainera, Mugako Gazteluen Ibilbidea interpretatzeko eta zabaltzeko lanak Kataluniako ondare historikoaren eta geografikoaren zati handi bat berreskuratzen laguntzen du.

